PERRETXIKOAK

EUSKAL HERRIKO AINTZINATIK EMATEN DEN OHITURA PRAKTIKATZEKO AUKERA, UDAZKEN GARAIAN                                                            MENDIAN, KIROL PIXKA BAT EGIN ONDOREN, PERRETXIKOAK BILDU ONDOREN HAUEK JATEKO AUKERA                                                     NATURAZ GOZATUZ, PERRETXIKOAK BILDUZ                                                TXANGO POLITAK EGITEKO AUKERA

Euskal Herrian

 

MOTAK

ONDDOAK, UDAZKENEKO FRUITUAK

Udazkena entzuten dugunean burura etortzen zaizkigun gauzak euria, haizea eta lurrera erortzen diren hostoak badira ere, garai honetan badago besterik ere. Horien artean goxoenak perretxikoak dira.

Mendian ibilaldi bat egiterakoan ikusten ditugun perretxikoak fruituak besterik ez dira; sagarra sagarrondoaren fruitua den bezala, guk batzen ditugun perretxikoak ere onddoaren fruituak dira. Onddoaren zatirik garrantzitsuena, onddo-espeziearen arabera, lur azpian edo zuhaitzen enborraren barruan dago.

Onddoak ez dira landareak, are gutxiago animaliak. Bizidunen sailkapenean beraien erreinu propioa osatzen dute, eta askok uste dutena baino talde handiagoa da. Barruan ezagutzen diren
onddo-espezie guztiak sartzen dira.
Onddo-espezie ezberdinen fruituak oso itxura eta forma ezberdina dute. Batzuk begiz ikus daitezkeen arren, uste baino onddo gehiago dira mikroskopikoak. Lizuna, esaterako,
onddo-mota bat da, eta, bere fruitua ikusteko, beharrezkoa da mikroskopioa.

Mendian ikusten ditugun perretxikoen artean, batzuk bakarrik dira jangarriak, beste asko pozoitsuak dira eta hilgarriak izatera ere hel daitezke. Beraz, kontu izan zein perretxiko jaten duzun eta perretxikoak ezagutzen dituztenek batutakoak bakarrik jan! On dagizula!

IDENTIFIKAZIOA
HISTORIA
ZALETASUNA
MORFOLOGIA
AHOLKUAK
SUKALDARITZA
NON ETA NOIZ BILDU?
BILKETA
ETORKIZUNEAN